Cabra enana africana

animaliak / ETXE-ABEREAK / ahuntz afrikar nanoa

AHUNTZ AFRIKAR NANOA

Cabra enana africana
Izen arrunta: AHUNTZ AFRIKAR NANOA

Izen zientifikoa: Capra hircus

Klase: Ugaztuna

Bizitokia: Afrikako jatorria

Elikadura: Belarjalea, hausnarkaria

Ugalketa: Tras 140 o 160 días de gestación nacen los cabritillos, de 1 a 3 por parto, y de unos 900g

ekoizpena: Carne y leche

BITXIKERIAK

Lehen ahuntzak Ekialde Hurbilean hezi ziren, orain dela 10.000 urte, egun go Israel, Iran eta Iraken. Ahuntz pigmeo gisa ere ezagunak diren ahuntz afrikar nanoen heziketaz mendeetan zehar arduratu dira Afrikako hainbertze tribu.

Bi arrazoirengatik dira nanoak. Alde batetik, txikiak izateko hautaketa bat egin zen hazieran, eta muturreko beroak zein baldintza gogorrek haien hazkuntza galarazi zuten. Bertzaldetik, erraten ahal da, bere tamaina txikia dela eta, gai dela ardiendako zein bertzelako gananduendako ezegokiak diren lurretan bizirauteko. Batez ere belarra, kimu xamurrak eta arbolen azalak jaten ditu.

50eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuek eta Europak inportatu zituzten, eta maskota gisa aunitz estimatzen dira, txikiak eta erabilerrazak baitira.

140-160 eguneko ernaldiaren ondotik sortzen dira antxumeak, 1-3 erditze bakoitzeko, eta 900 gramoko pisua dutela.