ROYAL PALM INDIOILARRA

Izen arrunta: ROYAL PALM INDIOILARRA
Izen zientifikoa: Pavo cristatus
Klase: Hegazti galiformea
Bizitokia: Erdialdeko Amerika eta Ameriketako Estatu Batuak
Elikadura: Orojalea
Ugalketa: Obiparoa
ekoizpena: Carne y huevos
BITXIKERIAK
Hegazti honen elikadura askotarikoa da: haziak, baiak, landareak, itsektuak eta narrasti txikiak. Emeak arras errule onak dira; arrautzak hilabete batez inkubatzen dituzte eta habian dauden indioilartxoak ederki babesten dituzte.
Emeak hain dira onak, ezen hegazti-hazkuntzan hazama gisa erabiltzen baitira bertze arraza batzuetako arrautzak inkubatzeko, batez ere oiloenak.
Hegazti hauek leku zabala dute Ameriketako tribu aunitzen mitologian eta kulturan:
-Aztekek “harribitxien hegaztiak” deitzen zieten; ohoratzen zituzten eta haien lumak erabiltzen zituzten errituetan.
-Indiar navajoek erraten zuten indioilarrek lagundu egin zutela uholde batzuen ondotik gertatu zen munduaren birsorreran.
-Apatxeek zioten artoa lantzen ikasi zutela haiei esker.



