BEROTEGIA
Ikusi ahalko duzue ezen lur berak, zaintza eta ongarri ekologiko berdinak erabiliz, hainbertze elikagai ematen ahal dizkigula, urtaroa zeinahi izanik ere. Jarduera hau probestuko dugu haur tikienek zuzenean barnera dezaten zer diren berotze globala eta berotegi-efektua.
SENDABELARRAK
Baratzeko eremu honetan belar sendagarriak landatzen ditugu: kamamila, ezkaia, tea eta zenbait landare usaintsu.
BARATZE TRADIZIONALA
Hemen batez ere hurbileko produktuak landatzen ditugu, inguruko edozein baratzetan aurkitzen ahal dituzuenak: ilar berdeak, lekak, kalabazina, patata, azenarioa, berenjena, borraja, letxuga, tomatea eta abar. Udazken-neguari begira, berotokia dugu, eta gisa horretan baratzeak ez du etenik.
Gure baratzeko lurrean ez da produktu kimikorik ibiltzen: ongarri gisa, gure animalien simaurra eta geuk eginiko konposta ibiltzen ditugu.