Granja escuela Basabere: RESERVAS

En Basabere, padres y educadores encontraréis una amplia variedad de opciones para que programéis vuestra visita como queráis.

erreserbak / IKASLEAK

IKASLEAK

Basabereko jarduerak inguruneari ongi egokitzeaz gain, ederki erantzuten diete heziketa-curriculumari, adin ezberdinei eta heziketa beharrei. Eta aldez aurretik harremanetan jartzen gara ikastetxeetako zaintzaile eta irakasleekin.

Basaberek aukera ematen du animaliekin zein landareekin elkarreragina bultzatzeko. Ikaskuntza esanguratsuaren eta aurkikuntzaren bitartez, ikasleek hobeki barneratuko dute naturak beren bizitzan duen garrantzia.

Gure hezitzaile eta begiraleek hainbat lantegi, joko eta aire zabaleko jarduera erakargarri prestaturik dituzte; beraz, dibertitu eta ikasiko duzue aldi berean. Jarduera horiek neska-mutilen buru-argitasuna eta sormenerako gaitasunak bultzatzea dute xede, eta sakondu egiten dute ikasiriko kontzeptuetan. Material birziklatuak erabiltzen dira beti.

Bisitan zehar sei jarduera eginen dira (“Jarduerak” atalean azaltzen dira) eta eskaintzen diren lantegietarik bat hautatu beharko duzue.

Bisita euskaraz zein erdaraz egin ahal izanen da.

Egun osoa: 10€

Egun erdia: 7€

Adin, ezaugarri ezberdin, hezkuntza-behar eta balizko intolerantziei egokituriko jarduera eta lantegiak.

Erreserba egin!!

Erreserba egin!!

captcha

Idatzi irudian ikusten duzuna

Ez badituzu deszifratzen ahal, klik egin irudian, bertze batzuk sor ditzan