Abierto el plazo de inscripción de campamentos de verano 2019 Haz tu reserva!

Granja escuela Basabere: RESERVAS

En Basabere, padres y educadores encontraréis una amplia variedad de opciones para que programéis vuestra visita como queráis.

erreserbak / bisita gidatua + menua

BISITA GIDATUA + MENUA

Fauna eta flora ikusgarriak + bazkari on eta tradizionala = ezin ahantzizko eguna

Basaberen ezin ahantzizko esperientzia biziko duzue. Gure hezitzaile eta begiraleek ibilbidean barna lagunduko dizuete eta xoko guztien inguruko xehetasunak emateaz gain, sortzen ahal zaizkizuen zalantzak edota proposatzen ahal dituzuen iradokizunak aintzat hartuko dituzte beti.

Gainera, bisitan zehar hainbat lan eginen ditugu: animaliei jaten eman, eskuilatu, hartu, ukitu, jetzi eta abar. Jarduera hauek urteko sasoiaren araberakoak izanen dira.

Bisitari akabaila emateko modurik onena da janari on bat dastatzea: etxeko janari tradizionala eskainiko dizuegu, eta kontuan hartuko dugu beti zein sasoitan gauden.

Horretarako, gure menu tradizionala eskainiko dizuegu: haragia gure egur-labe zaharrean erreko dugu.

Eta txikiendako menua ere badugu, baita bazkalondoko ludoteka ere. Zinezki gozatuko duzue!

EGUN OSOA + MENUA

Helduak: 25€tik aurrera

3-12 urteko haurrak: 15€

0-3 urtekoak: sarrera doan

Intolerantziaren bat egonez gero (aldez aurretik erran), menu eta lantegi egokituak antolatuko dira.

Prezioaren barne: bisita gidatua + pintxoa+ ardoa + bazkaria + ludoteka 

Erreserba egin!!

Erreserba egin!!

captcha

Idatzi irudian ikusten duzuna

Ez badituzu deszifratzen ahal, klik egin irudian, bertze batzuk sor ditzan