Abierto el plazo de inscripción de campamentos de verano 2019 Haz tu reserva!

LANTEGIAK

hezkuntzak guneak / LANTEGIAK / erlea

ERLEA

Lantegi honetan erle itxura duen txontxongilo bat eginen da, eta horretarako material birziklatuak erabiliko dira: kolore ezberdineko artileak, kartoiak, egunkarietako papera eta abar.

Txontxongiloak egin ondotik, bizitasun pixka bat emateko, neska-mutikoek begiak eta makil bat jarriko dizkiete jokoan hobeki erabili ahal izateko.

Bitartean, gure hezitzaile zein begiraleek zenbait azalpen emanen dituzte: polinizazio prozesua, bere faseak, eta eztiaren erauzketa. Jarduera honen bitartez lortu nahi dena da haurrek prozesu osoa ezagutzea eta eskuztatzearen bidez ongi barneratzea, erleek gure bizitzan duten garrantzia aintzat hartzeko.

ABEJA