LANTEGIAK

hezkuntzak guneak / LANTEGIAK / GAZTANBERA

GAZTANBERA

Baserria bisitatu ondoan, gure neskatiko eta mutikoek garbi izan behar dute esnea nondik heldu den eta hura lortzeko egin behar diren lan guztiak zeintzuk diren. Hori ikustearekin, bertze elikagai bat lortuko dugu esnea erabilirik.

Gaztanbera egiteko, haurrek begiraleen laguntza izanen dute: eman beharreko urrats guztiak eta urrtas bakoitzaren garrantzia azalduko dizkiete.

Haur bakoitzak erabakiko du zein gaztanbera mota eginen duen: txokolatezko ala tradizionala.

Gaztanbera egin eta gero, pausatzen utziko dugu, eta azkenean haiek eginiko postrearen ahogozoa dastatuko dute.