Hauek dira gure lantegietako batzuk. Fitxetan sakatu eta informazio zabalagoa eskuratuko duzu; eta fitxa horietan egin nahiko zenukeen lantegia ez badago, igorriguzu mezu bat info@basabere.com helbidera, lantegi eskaintza handia baitugu, eta segur gara zure interesetara hobekien egokitzen ahal dena harrapatuko duzula.
Ikaskuntza esanguratsua eta aurkikuntzen bitartez erdietsia. Esplorazioa, dibertimendua, eskuztatzea, irudimena eta sormena. Material birziklatuak. Ingurune naturala.
Helburuak
- Inguruko animalia, landare eta elikagai nagusiak identifikatu, konparatu eta sailkatzea.
- Animaliengandik eta landareetatik lortzen ditugun onuren inguruan gogoeta egitea.
- Iraunkortasunaren beharraz kontzientziatzea.
- Ingurune ekologikoagoa deskubritu, babestu eta lortzeko jokamolde berriak bultzatzea.
- Sortze-gaitasunak garatzea.
- Material birziklatuak erabiltzea produktu berriak sortzeko.
- Elkarlana eta errespetua sendotzeko jokamoldeak sustatzea.
- Jolasaz gozatzea gaitasun psikomotorrak, norberaren autonomia zein autonomia soziala, eta ingurunearen esplorazioa garatzeko.