LANTEGIAK

hezkuntzak guneak / LANTEGIAK / OGIA

OGIA

Baratzeari dagozkion jarduerak eta biltegiko bisita egin eta gero, badakigu jada garia nolakoa den, nola lortzen den eta zertarako erabiltzen den. Hortaz, gelditzen zaigun bakarra da ogia egiteko prozesua ikastea.

Osagaiak prestatu aitzin, egur-labea berotuko dugu, eta bide batez aspaldiko labe hauen funtzionamendua ere ikasiko dugu. Orea prest dugunean, haur bakoitzak ore puska bat hartu eta nahi dion itxura emanen dio; gero, egosi eginen dira opil guztiak. Akitzeko, ahogozatzea baino ez da geldituko.