Granja escuela Basabere: Instalaciones

Recepción

HARRERALEKUA

Ongi etorri BASABEREra!
Hemen hasten da baserri-eskolan barna eramanen zaituzten bidea.
Ezker egin bideari jarraikiz, errekastoaren gaineko zubia zeharkatu eta harrera-lekura iritsiko zarete. Bertan egonen gara zuen zain eta lantegiekin hasteko prest.

Eremu honetan ikusiko dituzue hegazti harraparien kaiolak eta urmaela, zeina ahate, beltxarga eta dortoka espezie batzuen bizitokia baita. Urmaela eta bere inguruan dagoena atseden hartu ete erlaxatzeko lekua da, eta bertan askaldegi batzuk daude, piknik bat egiteko edota ahateei jaten emateko.

Gainera, gure harreralekua material eta ikuspegi tradizionalekin eraikitako etxola iraunkorra da: egitura zurezkoa da eta harriz forraturik dago, eta berogailua oihanetan eginiko garbiketen hondakinekin ibiltzen da.

Zuek galde egin eta guk erantzunen dizuegu.

Geiago itzuli mapara
Pradera

BELARDIA

BASABEREko erdialdean hesiz inguraturiko belardia dago, eta bertan bazkatzen dira gure animaliak, gizakiak bisitan etortzen zaizkien bitartean.

Nolanahi ere, eta animalien baimena izaki, eremu hau arazorik gabe erabiltzen ahal dugu zangoak laxatzeko zenbait jarduera egiteko.

La pradera
Geiago itzuli mapara
Huerta

BARATZEA

Bidexkari jarraikiz, baratzeraino helduko gara. Bertan erranen dizuegu nola landu behar diren gure inguruko produktuak, eta uzta on bat izateko beharrezkoak diren gomendioak ere emanen dizkizuegu.

Baina bertako laborez eta barazkiez gain, zerbait gehiago erakutsiko dizuegu. Aspaldidanik errana da Nafarroako iparraldea azti eta sorginen lekua izan dela, eta jende horiek landareak sendagai gisa erabili dituztela menderik mende, gaur egun arte. Hori dela eta, baratzean sendabelarrak ditugu, eta hauek gordetzen dituzten sekretuak zuekin partekatuko ditugu.

Geiago itzuli mapara
Bosque

BASOA

Gure animalia basatienek basoa dute beren habitat naturala, eta guk eremu berezia prestatu diegu: bertako arbolak paratu ditugu, haiek gustura jostatu eta askatasunez ibil daitezen. 

Bisitan etortzen zaretenok aukera izanen duzue gure basoa ezagutzeko eta bertan zenbait jarduera egiteko.

Geiago itzuli mapara
Granja

BASERRIA

BASABEREKO protagonistek animalia espezie bakoitzarendako espreski eraikitako instalazioak baliatzen dituzte eremu honetan.

Bertan baserria, oilategia eta kaiolak daude. Instalazio hauek ezagutzeko modurik hoberena da eguneroko zaintza lanetan laguntzea.

Geiago itzuli mapara
Salvajes

BASABEREAK

Hemen daude gure lagun exotikoenak. Eremurik lasaienean dauden instalazio hauen helburua da animalia horien beharretara egokiturik dagoen ingurua lortzea haien gozamenerako balio dezan.

Bertan ostrukak, wallabisak, emusak eta bertzelako animalia bitxiak ezagutuko dituzue.

Geiago itzuli mapara
Almacén

HEGAZTI HARRAPARIAK

Urmael ondoan dagoen zonalde honeta ehiza-hegaztien hegaldiak ikusiko dituzue. Bertan ere bertzelako hegazti harrapariendako kaiolak daude.

Geiago itzuli mapara
Rapaces

BILTEGIA

Animalien dieta askotarikoa da; hori dela eta, BASABEREK eraikin berezia egin du: bertan elikagai mota aunitz daude, espezie bakoitzaren baldintza naturalak, ezaugarriak eta beharrak errespetatzen dituztenak.

Eta labore, pentzu, zuhain edota lastoaz gain, wallabien hozkailua frutaz eta barazkiz beterik ikusiko duzue, baita hegazti harrapariendako oilaskoki eta untxikiz mukuru dagoen izozkailua ere.

Sekulako OTURUNTZA haiendako!

Geiago itzuli mapara
Centro de rescate

Centr de rescate

En esta parte del recorrido conoceremos los diferentes animales que han llegado al centro de rescate de fauna exótica Basabere, cada uno de ellos tiene una historia detrás que merece la pena conocer.

Este es un proyecto nuevo, por lo que vamos realizándolo poco a poco, así que tenemos continuos cambios que os iremos informando.

Lo que buscamos con este proyecto es evitar la suelta de especies foráneas en la naturaleza con los problemas que pueden ocasionar, asi mismo aprovechamos estas instalaciones para la educación de las nuevas generaciones a cerca de especies invasoras y la adquisición de mascotas responsables.

Geiago itzuli mapara
Tirolina

Tirolina

Para una mayor adrenalina hemos preparado un pequeño circuito de aventura, compuesto de un puente nepalí, tirolina y pequeño rocodromo. Así podremos volar por encima de los habitantes de Basabere sin molestarlos.
Estas instalaciones están destinadas para colegios, campamentos y grupos que soliciten esta actividad.

Geiago itzuli mapara