Abierto el plazo de inscripción de campamentos de verano 2019 Haz tu reserva!

Granja Escuela Basabere: CAMPAMENTOS

Pasar unos días en Basabere es la mejor forma y el mejor escenario para que los niños vivan aventuras que se convertirán en recuerdos futuros difíciles de borrar.

KANPAMENTUAK

Basaberen egun batzuk ematea da haurrei abentura ederrak bizitzeko aukera eskaintzea, etorkizunean ezin ahantzizkoak izanen diren bizipenak.

Leku bikaina da bai talde eratuetan etortzeko (gela bateko ikaskideak edota bertze mota batekoak), bai talde libreetan. Guk matrikulatzeko epe bat irekitzen dugu, eta parte-hartzaile kopuruan muga bat paratzen dugu, eta zuek tokia dagoen bitartean izena ematen ahal duzue.

Neskatiko eta mutikoek baserri bati dagozkion lanak eginen dituzte, natura bete-betean biziko dute eta Basabereko inguruarekin gozatu ederra hartuko dute. Eta talde libreetan etortzen direnek, arestian aipaturiko kontu horietaz gain, lagun berriak egiteko aukera ere izanen dute. Ingurunea egitan zoragarria da: Andiako magalean gaude eta arras hurbil ditugu Allozko urtegia eta Ubagua errekaren sorburua.

UDAKO KANPAMENTUAK

BASABEREko hezitzaile eta begiraleok lanean ari gara heldu den uztailean gure instalazioetan eginen diren kanpamentuetarako lantegi eta ibilaldieen programazio zabalean.

Programarekin bukatu eta gero, izena emateko epea irekiko da.

Kontu guztien berri izanen duzue.

 

EGUN BATEKO KANPAMENTUAK

Oporraldi laburragoetan, egun osoko ibilbideak antolatzen ditugu, eta, urteko sasoia kontuan harturik, eginkizun eta jarduera ezberdinak egiten ditugu, baina denek badute gauza bat amankomunean: ingurunea ezagutu eta errespetatzea.

kanpamentuak kanpamentuak kanpamentuak kanpamentuak